miércoles, 9 de marzo de 2011

BIO

              121krew rap taldea Barakaldo eta Bilbo artean sortu zen 2000. urtean. Hasieran graffiti talde bezela hasi zena gutxira musika arloan hasi eta horretara bideratu zuten indar eta lan gehiena.

               Lehenengo urte hauetan Lahaine (Mc) eta Doble R (Dj) ziren taldearen adierazle musikalak, denborarekin ostera, gero eta partaide gehiago bildu ziren ekimenaren parte izatera. Lehenik beste bi Mc; Lamá eta Abu+e (azken honek orain dela urte pare bat utzi duelarik) eta beste denboraldi bat pasata, Hawa (Produktorea, Dj eta Mc-a), Rufoh (Beatbox eta Mc) eta Maisha (Beatmakerra eta Mc-a).

               2005.urtean lagunen artean gelditu zen proiektu musikal kontzeptuala grabatu zuten "La mansión de los 1000 versos (etxe handi ilun honetan)" deitutakoa.

               Hawaren sarreraren ostean eta berak egindako base musikalekin "El surko del tiempo / Denboraren ildoa" argitaratu zuten 2007.urtean Musikherria herri disketxearen bitartez, autogestioaren bidea jorratuz eta egitasmo herritar zabalago batean parte hartuz.

              2009.urtean "Guztiok bat...Euskal Rap" mixtape-a kaleratu zuten, euskara hutsean grabaturiko abestiak ziren denak.

              2010. urtean David Nanclares (kitarrajolea eta beatmakerra) taldera batu zen.

              2011. urtean "Hiriaren Taupadak" diska argitaratu zuten Musikherria disketxearekin.

              Taldearen sorreratik Euskal Herriko ehun bat herrietan, Madril, Bartzelonan eta Italian 100 kontzertu baino gehiago eskaini dituzte. Euskarazko eta Euskal Herriko Hip Hop-aren eszenako talde nabarmenetarikoa dugu 121 krew.