hiriaren taupadak: LETRAK



1. LEHENENGO TAUPADA

121 krew …hiriaren taupadek esnatu naute.

(MAISHA)
Zoinu! Barre-farre pare bat desira?
Afoinu-marra txarra... paretan grafitiak!
Doinu txerri bat hil da herrian,
soinu berri bat heldu da hirira.

(ENDIKA LAHAINE)
Hortzak kanpoan, kilometroak zangoan,
geroa bikaina oraingoan…
Hip hopa zainetan, hesteetan iraultza,
denbora pasa da:
ezin ahaztuz gure hizkuntza,
ezin aldatuz gure hezkuntza.

(LAMÁ)
Hau da gure mundua lanetik sortua,
gazteei zuzenduta errepidean galduta.
Euskara bera nola doa?
Hara gurekin bidaian zoaz…
Ala! Nora goaz?

(RUFOH)
Nork esaten du zerbait mikrofono batekin?
Euskaldun berri hau saiatzen ari da!
Amets bat da Barakaldon euskaraz ulertzea,
baina gazte berriek bota nahi dute euskal rap.

121 krew …hiriaren taupadek esnatu naute.



2. HIRIAN


(ENDIKA LAHAINE)
Hirian argiak amatatu egin dira.
Esperantza bada baina usteltzen hasia,
inoiz ez dezala urrutira begira,
kresala azalan, dardara bizia...

Urrun ez da ezer, ezer ez da inon,
haien ezina eta ezer eza baino,
soinu artean lan, lainoekin hegan,
nahiak egia bihurtzen diren lekuraino.

Hirian argiak amatatu egin dira.
Hiria, usteltzen hasia.
Hirian argiak amatatu egin dira.
Hiria, ziria.

(RUFOH)
Zeruan, iluntasuna guda eta geroa,
baina aurretik argia eta lasaitasuna.
Kanta tristeak herrian, barreak astero eta kitto,
eguzkirik ez dago, amargo invierno gélido.

Argirik ez daukagu, hodeiak dira lodiak.
Ese gris pálido es signo de que falta alegría.
Arratsaldeko seiretan gaua agertzen da hirian,
betiko kontuan, tristuraz jantzia.

Hirian argiak amatatu egin dira.
Hiria, usteltzen hasia.
Hirian argiak amatatu egin dira.
Hiria, ziria.


(LAMÁ)
Iluna eguna, gaua, zerua...
Iluna burua, geroa, mundu ahula.
Lurra, argia, esperantzaz josia...ipar galdua?
Borrokatu eta ezabatu zure mamuak!

Gerokoak gerorako,
egin beharrekoa esanda dago,
bat bi bat- rekin bidea aurrera,
egia eta lana gure jarrera!

Hirian argiak amatatu egin dira.
Hiria, usteltzen hasia.
Hirian argiak amatatu egin dira.
Hiria, ziria.


(MAISHA)
Hiriaren taupadek esnatu naute,
gazteek tabernan dantzatzen diraute:
neska bat break egiten, guztiz ilargi-jo,
DJak aukeratu, pintxatu du hip hop.

Neskatxa horren begien urdina da zafiro,
mugitzen da izugarriro, bera da arte.
Muxukatu nahi nuke eztiro, astiro...
hirian, argiak berriro piztu arte.

Hirian argiak amatatu egin dira.
Hiria, usteltzen hasia.
Hirian argiak amatatu egin dira.
Hiria, ziria.


3. BARAKA



(MAISHA)
Kontatuko dizuet ene istorioa,
Baraka zikinean nintzen jaioa:
labe garaiak, industriaren kea, 
auzo langilean txuntero ta ijitoak.

Gogoratzen naiz orain hamairu urterekin,
vodka edaten, erosten hatxis...
txunteroen alkondarak  "DJ´s band",
Skorpia entzuten, Pont Aeri, Chasis...

Poliziek ez zuten artea ulertzen,
udaltzaingoek ez dute euskara ulertzen.
egoera arraroak bizi ditut hemen
nire lehen muxua txoni batekin izan zen.

Bizioak ta balak biziz hala edo hala,
arriskutsuak gara, Barakaldo bezala.
Rapero bat gehiago polizia gutxiago,
rapera bat gehiago polizia gutxiago.

Barakaldo zikinean nintzen jaioa...

(ENDIKA LAHAINE)
82-an nire istorioa hasia,
bizitza berri baten bidaia habian,
polito biziz, batzutan larri,
barnea heziz gurasoen kabian.

Gure herriaren haria hartuta,
kaleen usainak sentimentuei lotuta,
haurtzaroan lagunekin ondoan,
nerabezaroan amodio galduak.

Urteek azkar ihes egiten dute:
zimurtzen gaituzten bizipenen truke
umeek azkar ihes egiten dute:
gordetzen ditugun argazkien truke.

Zer da probidentzia? Non da patua?
Herriaren herentzia pasadizo iluna,
gezur lizunak eguneroko saldo.
Ongi Etorri: zikina Barakaldo.

Barakaldo zikinean nintzen jaioa...



4. FAHRENHEIT 451


5. KANTUZ


6. PIRATAK


7. IMAJINA


8. EZ EGIN KASURIK


9. EH KOMANTXE


10. AZKEN BARKAMENA

No hay comentarios:

Publicar un comentario