martes, 1 de noviembre de 2011

121 KREW-k bere diska berria, "Hiriaren Taupadak", Durangoko azokan aurkeztu du.

121 krew taldeak, 10 abestiz osatutako diska berria "Hiriaren Taupadak", Durangoko Azokan abenduaren 4an aurkerztu zuen.

121 krew taldeak diska honetan aktiboki parte hartu duten kolaboratzaile guztiei eskerrak eman nahi dizkie:  Esne Beltza taldeko Zigor DZ eta Xabi Solanori, Nörzzöne rap abeslariari, Kodigo Norte taldeko Gorka Suaiari, Eider Zenarrutzabeitia abeslariari, Norte Apatxe rap taldeari, Goeienetxe Anaiak taldeko ZKHri, Txeroki perkusiolariari, Gustavo Borja flamenko abeslariari, Dani Rubio Arauna diseinatzaile grafikoari... besarkada handi bat guztiei!

 Bestaldetik, "Hiriaren Taupadak: letrak" atalean abestien letrak eskuragai dituzue.

Lan handia eta ilusio erraldoi bat jarri dugu taldekide guztiok CD berri honetan, gozatu ezazue gure musikarekin... ZUEN TAUPADAK GURE INDARRA, eskerrik asko bide honetan lagundu gaituzuenei, benetan. Zuzenekoetan elkar ikusiko dugu.

121 KREW-ko taldekiak

121krew@gmail.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario